PIRAGÜISMO Hace 8 años

Azaroaren 11an, Iruñeko Arga Ibaian, Nafarroako Kirol Jokoetako 2. jardunaldia lehiatu zen eta kimu eta haur kategorietako Tuterako Ebro Kayak, Iruñea Piraguismoa eta Natacion Pamplona klubetako 47 palistek parte hartu zuten. 

Natacion Pamplona lau aldiz nagusitu zen zortzi probako programan. Iruindar taldekideek pleno egin zuten emakumezko haur kategorian. Eider Aldareguía azkarrena izan zen A lehiaketan eta Nahia Ongay B lehiaketan. Ibai Martinez eta Xabier Ferrer lehenak izan ziren haur A eta kimu A kategorietan ere bai.  

Iruñea Piraguismoa podium honetako bigarren postura igo zen ondorengo emaitzei esker: Julen Eransusek haur B kategorian irabazi zuen, Edurne Lizarbek gauza bera egin zuen Kimu A lehiaketan, eta Aimar Urdinek ere, garaipena lortu zuen kimu B-n non Ander Capapay bigarrena izan zen. Gogorarazi behar da Ribotasen lehiatutako lehendabiziko jardunaldian, Aimar Anderren atzetik iritsi zela. Badirudi bien artekoa, lehia handiko duelua izanen dela. 

Ebro Kayak taldea ere protagonista izan zen nesken kimu B kategorian Danae San Martínek lortutako garaipenari esker.  Oihana Gil, Iruñea Piraguismoa taldekidea 26 segundu beranduago iritsi zen.

 

Atxikita dagoen dokumentuan sailkapen osoan kontsulta daitezke.

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados