PIRAGÜISMO Hace 8 años

Nafarroak 6 podium lortu zituen Bizkaiako Neguko Txapelketan

Nafarroak 6 podium lortu zituen Bizkaiako Neguko Txapelketan

Pasa zen larunbatean, hilak 10, Bizkaiako Neguko Txapelketa lehiatu zen Barrikan. Natacion Pamplona eta Iruñea Piraguismo taldeetako 32 palista nafarrek parte hartu zuten 5 mila metroko lasterketa honetan.

 

Nafarrek lan bikaina sinatu zuten podiumera 6 aldiz igoz eta horietatik bat erdiko tokira iritsiz. Alegia, Amaya Osabak lortu zuen garaipena Emakumezkoen Senior kategoriako K1eko diziplinan. Iruñea Piraguismoa taldekideak proba menperatu zuen hasieratik eta Ainhize Olaitz getxotarra 5 segundo geroago iritsi zen helmugara.

 

Gizonezkoen Gazte kategoriako K1ean Sebastian Lopez Muguerza bigarren izan zen eta Victor Arcosek bere atzean hirugarren posizioan amaitu zuen. Moises Grijalba kadete kategoriako txapelunorde izan zen eta Ainhoa Hidalgok hirugarren posizioa lortu zuen Emakumezkoen 23 Urte Azpiko kategoriako lasterketan non bere ahizpa Nerea laugarren izan zen segundo erdira. Kirolari guzti hauek Iruñea Piraguismo taldekideak dira  

 

Iñigo Olorizek eskuratu zuen delegazio nafarraren azken domina. Natacion Pamplona taldekidea Beteranuen kategoriako txapeldunordea izan zen egindako lan bikainari esker. Distantzia honetan, bere taldekide Gabriel Malon laugarrena izan zen.

 

Taldekako lehiaketan soilik Irungo Santigotarrak taldea Iruñea Piraguismoa baino hobeto egin zuen eta iruindarrak txapelketako txapeldunordeak izan ziren. Natacion Pamplonak bere partez, 8. posizioan amaitu zuen. 

 

Sailkapen osoak kontsulta daitezke atxikita dagoen dokumentuan.


📄 Documentos relacionados