PIRAGÜISMO Hace 8 años

9 podium lortu zuten kirolari nafarrek Gipuzkoako Neguko Txapelketan

9 podium lortu zuten kirolari nafarrek Gipuzkoako Neguko Txapelketan

 

Joan den asteburuan Gipuzkoako Neguko Txapelketa lehiatu zen Zumaian eta gure palistak podiumera igo ziren 9 aldiz. Guztira 37 kirolari nafarrek parte hartu zuten 5 mila metroko proba honetan. Iruñea Piraguismo Taldeak 25 lehiakide aurkeztu zituen eta Natacion Pamplonak 12 eraman zituen.

 

Haien arrakasten artetik azpimarratu ahal ditugu Maria Esarteren irabazpena kadete kategorian edota Amaya Osabaren eta Filipe Besadaren bigarren postuak senior kategoriako K1eko modalitatean. Bezain ongi egin zuten Sebastian Lopez Muguerzak eta Victor Arcos Mañasek gazte kategorian Sebastian bigarrena izanez eta Victor hirugarrena. Nerea Hidalgo Unibasok emakumezkoen 23 urte azpiko K1eko lehiaketan, Moises Grijalba San Julian gizonezkoen kadete kategoriako K1ean eta Sonia Arcos Mañanas emakumezkoen kadete kategoriako K1ean postu berdina lortu zuten: hirugarren posizioa. 

 

Azkenik, Iñigo Oloriz de la Pinta podiumera igo zen ere bai. Natacion Pamplonako kidea bigarrena izan zen etxeko Xabi Osaren atzean. Modu berean Pablo Urdirozen laugarren postua ere txalogarria da. Junior kategoria horretan Pablo sartu zen Iruñea Piraguismoko bi kideen atzetik.


Emaitza osoak kontsulta daitezke atxikita dagoen dokumentuan.

 

📄 Documentos relacionados