Joan zen asteburuan Talavera de La Reina herri toleodarran Ibaietako eta Maratoi Ligetako 1. jardunaldia izan zen eta parte hartu zuten bi talde nafarrek jokaera izugarria sinatu zuten.
Gazte kategoriako K-2an Natacion Pamplona Klubako Javier Reina eta Paolo Urdiroz kideek osatutako bikotea txapelduna izan zen. Lehenak izan ziren, 13 kilometroko ibilibidean azkarrenak izaten eta 55.12.310-ko marka lortuz. Bigarrenak 10 segundura sartu ziren.
Caparrosoko kideek bezain ongi egin zuten emakumezko kadete kategoriako K-2an. Alegia, Ane Arrech eta Marina Martínez podiumera igo ziren lortutako 2. postuari esker.
Iruñea Piraguismo Kluba, bigarren posizioan
Beste talde iruinarrak ere jokaera bikaina protagonizatu zuen. Haien piraguistek lortutako 8 dominei esker Sailkapen Orokorreko 2. posizioan kokatu dira Aranjuez Piraguismo Klubaren atzetik.
Beheko kategorietan lortutako emaitzak birpasatuz, Andrea Garcíak eta Sonia Arcosek kadeteen K-2ko lasterketa irabazi zuten, Amaiur Barberrek eta Amaia Azkonak gauza bera egin zuten gazte kategorian, eta kategoria honetako K-1ean, Sebastián López Muguerza hoberena izan zen Víctor Arcos taldekidearen aurrean geratzen. Gauzak horrela, biak podiumera igo ziren.
Absolutu kategorian Amaia Osabak bere esperientzia handia aprobetxatu zuen K1eko zilarrezko domina eskuratzeko. Soilik Tania Álvarez Breogán taldekidea nafarra baino azkarragoa izan zen.
Baina Iruñea Piraguismo Klubako kide gehiagok distiratu zuten. Hannah Díezek eta Adriana Cerradak brontzezkoa lortu zuten absolutu kategoriako K-2an, Pedro Arealek eta Julián Serranok zilarrezkoa eskuratu zuten C-2an eta María Esarte zilarrezkoa ere bai senior kategoriako C-1ean.
Ikusten denez, Iruñea Piraguismo taldeak borrokatuko du iaz lortutako Ligako txapeldunaren titulua berresteko. Egutegiko hurrengo jardunaldia Pontevedran, maiatzaren 13an lehiatuko da.
Argazkiak: Natacion Pamplona eta Iruñea Piraguismoa