PIRAGÜISMO Hace 7 años

Emaitza onak Itsasoko Kayak modalitatean

Emaitza onak Itsasoko Kayak modalitatean

Joan den igandean, Alicanteko Villa Joiosa herrian lehiatu zen Itsas-Kayak modalitatearen Munduko Txapelketarako balioduna izan zen Eurochallenge Surfski X. Txapelketa eta Amaia Osaba palista nafarrak hirugarren postua lortu zuen absolutu kategorian.   

 

Iruñea Piraguismo Taldeko kideak bete zuen 18 kilometroko proba Chloe Bunnett(2.) eta Judit Vergés (1.) palisten atzean.  Kanarietan bizi den txapeldun kataluniarrak 9 segundoko abantaila izan zuen nafarrarengandik. 

 

Baina, hurrengo egunean, Osabak beste emaitza ona protagonizatu zuen Espainiako Itsas-Kayak 1. Kopa irabazten. Lehiaketa honetan, Chloë Bunnett hegoafrikarra bigarren izan zen eta Judit Verges, hirugarrena. Biak "Kanarietako Piraguismoaren Lagunak" taldeko kideak dira.  

 

Gizonezkoen lehiaketan nafarrek emaitza onak sinatu zituzten ere bai. Hain zuzen ere, José Manuel Presasek Munduko Kopako beteranuen kategoriako binakako lehia irabazi zuen eta Filipe Besadak 30. postua lortu zuen absolutu kategoriako banakako lasterketan.

 

Espainiako Kopan, Besadak beteranuen banakako proba irabazi zuen, eta Presas 16. posizioan iritsi zen senior kategoriako banakako lehiaketan.