Iruñeko Arga ibaian lehiatua izan zen Nafarroako Kirol Jokoetako 4. eta azken jardunaldia non parte hartu zuten Club Natación Pamplona, Iruñea Piraguismo eta Tuterako Ebro Kayak taldeetako berrogei palistek.
Lehiaketak jaitotza-urtearen araberako bi kategoria izan zituen eta biak lehia handikoak izan ziren.
Club Natacion Pamplonak 8 regatetako 4 irabazi zituen. Hain zuzen ere, emakumezkoen Haur A eta Haur B kategorietan, eta gizonezkoen Haur A eta Kimu A lehiaketetan.
Iruñea Piraguismo Taldeak bigarren posizioan amaitu zuen hiru lasterketa irabazteari esker: gizonezkoen Haur B eta Kimu B kategorietan, eta emakumezkoen Kimu A kategorian.
Talde erriberatarrak emakumezkoen Kimu B kategoria irabazi zuen Danae San Martín kirolariak egindako lanari esker.
Atxikita dagoen dokumentuan sailkapen osoak kontsulta daiteke.