Joan zen asteburuan piraguismo nafarrak Pontevedrara bidaiatu zuen Espainiako Maratoi II. Kopan parte hartzeko. Guztira Club Natacion Pamplonako eta Iruñea Piraguismo Taldeko 36 palistek parte hartu zuten eta bi jardunaldietan lortutako emaitzak oso onak izan ziren.
Iruñea Piraguismo Taldeko kideek arrakastarik azpimagarrienak lortu zituzten. Izan ere, haietariko lau sailkatu ziren uztailaren 6tik 8ra Kroazioako Metkovic herrian lehiatuko den Eurpoako Maratoi Txapelketan lehiakatzeko. Sailkatuak honako hauek dira:
- Amaia Osaba K1 eta K2 modalitateetan. K2an Zamorako Eva Barriosekin.
- Sebastián López Muguerza eta Víctor Arcos Mañas gazte kategoriako K2an
Gainera, Iruñea Piraguismo Taldea taldekako sailkapeneko bigarrena izan zenez, Ibaietako eta Maratoiko Liga Nazionaleko bigarren postuan sendotzen da.
Modu berean, azpimarratzekoa da Ainhoa eta Nerea Hidalgo Unibaso ahizpek egindako proba emakumezkoen senior kategoriako K2a irabazi baitzuten.
Club Natación Pamplonako kideek ere distiratu zuten 3 laugarren postu lortuz. June Aldaregiak eta Aida Tiradok K2an lortu zuten, Paolo Urdirozek berdina egin zuen kadeteen lehian eta Javier Reinak gauza bera gazteen lasterketetan.
Palista nafarren sailkapenak.
Iruñea Piraguismo Taldea:
Amaia Osaba: Absolutu kategoriako txapeldunorde K1 eta K2 (con Eva Barrios) modalitateetan.
Pedro Areal: 3. Sailkatua absolutu kategoriako C1ean.
Sebastián López Muguerza eta Víctor Arcos Mañas: Gazte kategoriako txapeldunordeak K2an.
Ainhoa eta Nerea Hidalgo Unibaso: Senior Kategoriako txapeldunak K2an.
Andrea García Beloqui eta Sonia Arcos Mañas. Terceras Clasificadas K2 Cadete.
Felipe Besada: 7. sailkatua absolutu kategoriako K1ean.
Felipe Besada eta Martín Otazu: 14. sailkatuak absolutu kategoriako K2an.
Julián Serrano: 7. sailkatua absolutu kategoriako C1ean.
Nerea Hidalgo: 4. sailkatua 23 urtez azpiko K1ean.
Ainhoa Hidalgo: 5. sailkatua 23 urtez azpiko K1ean.
Aurkene Aroca: 6. sailkatua 23 urtez azpiko K1ean.
Mikel Arregui 28. sailkatua 23 urtez azpiko K1ean.
Pablo Colomo: 7. sailkatua gazte kategoriako K1ean.
Pablo Colomo eta Jon García: 14. sailkatuak gazte kategoriako K2an.
Iván Arcos eta David Palacios: 17. sailkatuak gazte kategoriako K2an.
María Esarte: 7. sailkatua kadete kategoriako C1ean.
Moisés Grijalba: 9. sailkatua kadete kategoriako C1ean.
Enrique Serrate eta Daniel Arilla: 7. sailkatuak kadete kategoriako K2an.
Ismael Mesa eta Santos Irigoyen: 13. sailkatuak kadete kategoriako K2an.
Club Natación Pamplona:
June Aldaregia eta Aida Tirado: 4. sailkatuak kadete kategoriako K2an.
Marina Martínez eta Ane Arreche: 5. sailkatuak kadete kategoriako K2an.
Paolo Urdiroz eta Javier Reina: 4. sailkatuak gazte kategoriako K2an.
Ibai Garcia Arrondo: 29. sailkatua kadete kategoriako K1ean.
Elur Bezunartea Uranga: 57. sailkatua kadete kategoriako K1ean.