Espainiako Ibaietako eta Zeharkaldietako Txapelketa lehiatua izan zen joandako asteburuan, hilak 16 eta 17, Pontevedrako O Grove herrian non 35 palista nafarrek parte hartu zuten. Horietariko 29 Iruñea Piraguismo Taldeko kide ziren, eta beste 6ak Natacion Pamplona klubakoak. Guztiek jokaera bikaina sinatu zuten. Zehazki Iruñea Piraguismo Taldeko palistek 7 domina eskuratu zuten. Emaitza hauei esker, taldekako sailkapeneko hirugarren posizioan amaitu ziren Aranjuez Piraguismo Taldea txapeldunaren eta Pontevedrako Piraguismo Eskola txapeldunordearen atzetik.
Bereziki aiapagarria da nesken papera 5 zilarrezko domina eskuratu baitzituzten:
• Amaia Osaba Olaberri (Emakumezko Senior kategoriako K1ean)
• Ainhoa Hidalgo Unibaso (Emakumezko 23 Urtez Azpiko K1ean)
• Adriana Cerrada Lizarraga eta Hanna Diez Etulain (Emakumezko Senior kategoriako K2an)
• Amaiur Barber Rodriguez eta Amaia Azkona Redrejo (Emakumezko Gazte kategoriako K2an)
• Andrea Garcia Beloqui eta Sonia Arcos Mañas en (Emakumezko Kadete kategoriako K2an).
Pedro Areal Abreuk (Gizonezko Senior kategoriako C1ean) eta Sebastian Lopez Muguerzak (Gizonezko Gazte kategoriako K1ean) dominen-zerrenda bete zuten brontzezko domina bana eskuratuz.
Emaitza hauei esker Iruñea Piraguismo Taldeak Liga Nazionalean duen bigarren postua sendotu du. Azken regata Aranjuezen abuztuaren 11n eta 12an izango da.
Natacion Pamplona Kluba bere partez, 22. izan zen. Guztira 65 taldek parte hartu zuten. Bereziki azpimarratzekoak dira Ane Arreche Latiendaren eta Aida Tirado Castañoren seigarren postua Emakumezko Kadete kategoriako K2an, Javier Reina Calaren zazpigarren posizioa Junior kategoriako K1ean eta June Aldaregia Azpirotzen zortigarren postua K1ean ere bai.
Natacion Pamplon Klubako kide Silvia Viscarret Platonek (10. Juniorren K1ean) eta Ibai Garcia Arrondok (22. Kadeteen K1ean) parte hartu zuten Galizian ere bai.