Asteburu honetan bi regataz gozatu genuen Nafarroan. Alde batetik, larunbatean Natacion Pamplona Klubaren 46. Txapelketa - Gabriel Malon Morenoren III. Oroimenezkoa - Alfredo Aguirre 22. Oroimenezkoa izan zen. Bestetik, igandean lehiatua izan zen Garesko Udala XVII. Trofeoa.
Arga Ibaian Nafarroako, Euskadiko, Aragoiko, Errrioxako eta Kantabriako 12 taldek parte hartu zuten.
Ordezkari nafarrek lan bikaina egin zuten. Bi talde iruindarrek parte hartu zuten eta Iruñea Piraguismo Taldeak 28 probatik 12 irabazi zituen. Sailkapen orokorreko txapeldun honen atzean, Natacion Pamplona Klubak lau garaipen sinatu zituen bigarren posizioan amaituz. Donosti Kayak taldeak podiuma bete zuen hirugarren tokian.
Garesko Txapelketa, bezain arrakastatsua
Hurrengo egunean, aipatutako klubak berriro protagonistak izan ziren Garesko Udala XVII. Txapelketan non 14 taldek parte hartu zuten.
24 kategoriatik Iruñea Piraguismo Taldeak 13 irabazi zituen. Txapelketa honetan Donostia Kayak bigarren izan zen eta Natacion Pamplona bigarren sailkatua izan zen bi distanziatan irabazteari esker.
Atxikita dagoen dokumentuan sailkapen osoak kontsulta daitezke atxikita dauden dokumentuetan