PIRAGÜISMO Hace 7 años

Amaia Osabak brontzezko domina irabazi zuen Europako Txapelketan

Amaia Osabak brontzezko domina irabazi zuen Europako Txapelketan

Iruñea Piraguismo taldeko palistak brontzezko domina eskuratu zuen bere kide Eva Barrios Marcosekin Metkoviken (Kroazia) izandako absolutu kategoriako Europako Txapelketako K2ko kategorian. 28 kilometroko estropada gogorra izan zen eta bi ontzi hungariarren atzean amaitu zuten.

 

Hasieratik lasterketako buruan ibili ziren hungariarrekin atzetik zetorren taldetik ihes eginez. Kilometroak pasa eta hungariarrak elkarlanean aritu ziren Amaia Osaba Olaberri eta Eva Barrios Marcos atzean uzteko. Gauzak horrela, Amaiak eta Evak erritmo handia mantendu zuten hirugarren posizioa ziurtatzeko.

 

Emaitza honi esker palista nafarra sailkatu da Portugalen irailaren 8an eta 9an izango den Munduko Txapelketarako.

 

Brontzezko domina honetaz gain Nafarroako taldeko kideek Sebastian Lopez Muguerzak eta Victor Arcos Mañas laugarrenak izan ziren gizonezko gazte kategoriako K2an eta Pedro Areal zazpigarrena gizonezko senior kategoriako C1ean. 

📸 Más imágenes