Urtero bezala Sellako Jaitsiera lehiatua izan zen abuztuaren hasieran. Aurtengo 82. edizioa ospatu zen lehenengo larubatean Ribadesella herrian non Iruñea Piraguismo taldeko 19 kirolarik parte hartu zuten.
Pape bikain sinatu zuten hiru garaipen lortzen.
Amaia Osabak (6. aldiz) irabazi zuen Absolutu kategoriako K2an Zamorako Eva Barrios bikotekidearekin. Aurkene Aroca eta Amaiu Barber azkarrenak izan ziren 23 urtez azpiko kategoriako K2an eta Sonia Arcosek eta Andrea Garciak garaipena lortu zuten kadeteen K2an.
Argazkia: Iruñea Piraguismoko Facebook-etik aterata.