Natacion Pamplona Klubako piraguismo sekzioak 50 urte betetzen ditu eta datorren larunbatean hainbat ekitaldi izango ditu merezi duen moduan ospatzeko. Besteak beste, Cristian Toro urrezko dominadun olinpikoak entrenamendu saio berezi bat zuzenduko du. Kirolari honen palmaresa erraldoia da: lau zilarrezko domina irabazi ditu 2017 eta 2018ko Munduko Txapelketetan, bi urrezko domina Europako Txapelketan eta urrezkoa ere 2016an Rio de Janeiroko Joku Olinpikoetan.
10:30ean izango da entrenamendua eta ondoren, 13:00ak aldera, 50. urteurrenaren oroimenezko bideo bat ikusiko da eta Natacion Klubako piraguismo taldearen historian protagonistak izan direnek ere merezitako omenaldia izango dute.
Omenaldiak ospatu eta gero, jende guztia gonbidatuta dago 13:45ean areto sozialean aperitiboaz gozatzera.