PIRAGÜISMO Hace 7 años

Amaya Osabak zilarrezko domina irabazi du Munduko Txapelketan

Amaya Osabak zilarrezko domina irabazi du Munduko Txapelketan

2018ko Piraguismoko Munduko Maratoi Txapelketa lehiatua izan da irailaren 6tik 9ra Portugaleko Prado Vila Verde hirian. Bertan, Amaia Osabak paper bikaina sinatu du K2 modalitateko zilarrezko domina irabaziz Eva Barrios zamorarrarekin.

 

Hasieratik Hungariako Selekzioko ontziak ihes egin zuen eta bere atzean geratu ziren bost ontziko talde jazarlea. Azken bueltan Osabak eta Barriosek osatutako bikoteak erritmoa gogortu zuten eta bigarren postua lortu zuten Tania Alvarez eta Tania Fernandez taldekideen aurrean. Gauzak horrela, bi talde espainiarrak podiumeko bigarren eta hirugarren tokietara igo ziren.

 

Argazkia: Espainiako Piraguismo Federazioa