Azaroaren 17an, larunbata, Iruñako Argan Kirol Jokoetako bigarren jardunaldia eta Benjamin mailako Nafarroako Piraguismo Txapelketa ospatu zen. Bertan Tuterako Ebro Kayak eta Club Piragüismo Traslapuente eta hiriburuko Club Natación Pamplona eta Club Piragüismo Pamplona elkartu ziren.
Lehendabiziko benjaminen txandan Ainé San Martín Ebro Kayak-eko kidea emakumezko sailean irabazi zuen. Gizonezkoetan aldiz, Club Piragüismo Pamplonako Eneko Huarrizek lortu zuen garaipena.
Berdintasuna Kirol Jokoetan
Kirol Jokoetako Kimu eta Haur mailetan, Club Piragüismo Pamplonak Emakumezko Haur B, Gizonezko Haur A eta Gizonezko Kimu A kayakeko mailetan irabazi zuen. Club Natación Pamplonak Emakumezko Haur A, Gizonezko Haur B eta Kimu B mailetan lortu zuen garaipena.
Ebro Kayak taldeko Danae San Martínek Emakumezkoen Kimu A kategoriako buru bilakatu zen helmuga lehendabiziko postuan zeharkatuz.
Hurrengo lehiaketak datorren urtera arte itxaron beharko dute. Iruñan izango dira, baina apirila eta maiatza bitarteko datak zehartu behar dira oraindik.
Atxikitutako dokumentuetan sailkapen guztiak kontsulta daitezke.