Joan zen larunbatean, hilak 16, Gipuzkoako Neguko Txapelketako 5 mila metroko probak lehiatuak izan ziren Zumaiako uretan. Bertan 35 palista nafarrek parte hartu zuten: 23 Iruñea Piraguismo Taldeko kide, eta beste 12ak, Natacion Pamplono Klubako kide.
Nahiz eta sailkapen orokorrerako baliorik ez izan, gure kirolariak sei aldiz igo ziren podiumera. Azpimarratzekoa da beteranuen probetan Begoña Belokik (Iruñea Piraguismo Taldea) lortutako garaipen bikoitza 50 urtez azpiko K1eko kategorian, eta Gabriel Malonena 50 urtez baino gehiagoko K1ean. Kadeteen lehian, Maria Esarte ere (Iruñea Piraguismo Taldea) azkarrena izan zen C1ean.
Hauetaz gain, Iruñea Piraguismo Taldeko kide gehiago podiumera igo ziren bigarren posizioan: Filipe Besada Porto Senior kategoriako K1ean, Aurkene Aroca 23 urtez azpiko K1ean eta Unai Vildarraz kadeteen C1eko modalitatean.
Emaitza onak, dudarik gabe, eta batez ere kontuan izanda denboraldiko helburu nagusirik datorrela: martxoaren 16an eta 17an Sevillan izango den Espainiako Neguko Txapelketa.
Hala ere, gure palistek beste proba bat izango dute lehenago, Irunen martxoaren lehendabiziko astean izango den Euskadiko Neguko Txapelktea.