Pasa den martxoak 2, larunbata, Irunen ospatu zen Neguko Euskadiko Txapelketa non 39 kirolari nafarrek parte hartu zuten. Hauetako 24k Club Piragüismo Pamplona taldeko kideak ziren, eta beste 15ak Club Natación Pamplonakoak.
Bi taldeek datorren martxoaren 16an eta 17an Sevillan ospatuko den Neguko Espainiako Txapelketa aurreko azken proba burutu zuten aparteko emaitzak lortuz, podiumera 10 alditan igoz.
Hauetako bederatzik Club Piragüismo Pamplona taldeak lortu zuen, Amaia Osabak K1 Senior mailan, María Esate Borruelek C1 mailan eta Begoña BeloquiK K1 beterano mailan lortutako garaipenak azpimarratuz.
Gainerako lorpenak Filipe Besadaren (K1 senior) eta Iraia Etexeberzen (C1 gazte) bigarren postuak eta Andrea Garcíaren (K1 gazte), Aurkene Arocaren (23 Uztez azpiko K1) eta Unai Vildarrazen (C1 kadete) hirugarren postuak izan ziren.
Club Natación Pamplona taldeari dagokionez, Alberto Martínezek hirugarren postua lortu zuen K1 beterano -50 mailan.
Atxikitutako dokumentuan sailkapen guztiak ikusi daitezke.