PIRAGÜISMO Hace 7 años

Arga ibaia piraguistez beteta Nafarroako Txapelketan eta Kirol Jokoetan

Arga ibaia piraguistez beteta Nafarroako Txapelketan eta Kirol Jokoetan

Nafarroako Kirol Jokoetako hirugarren jardunaldia

 

40 kirolari inguruk parte hartu zuten joandako igandean, hilak 24, Iruñeko Arga Ibaian izandako Nafarroako Kirol Jokoetako 3. jardunaldian. Iruñea Piraguismo Taldeak antolatutako proba honetan, klub antolatzaileaz gain, Natacion Pamplona Klubak eta Tuterako Ebro Kayak eta Traslapuente taldeek parte hartu zuten ere bai. 

Guztira 11 lasterketa izan ziren emakumezkoen eta ginzonezkoen Haur (A eta B), Kimu (A eta B) eta Benjamin kategorietan. 

Iruñea Piraguismo Taldeko kideek bostetan irabazi zuten, Natacion Pamplona Klubakoak lautan nagusitu ziren eta Ebro Kayak taldeko kirolariak beste bietan. 

Bezain aipagarria izan zen Traslapuente taldeak lortutako bigarren posizioa gizonezkoen Haur B kategorian, non bere ordezkari, soilik Natacion Pamplona klubako kidearen atzean sartu zen.

 

Iruñea Piraguismo Taldeak 5000 metroko Nafarroako Txapelketa menperatu zuen

 

NKJak izan baino ordu bat lehenago 50 piraguista baino gehiagok lehiakatu zuten 5 mila metroko Nafarroako Txapelketan. Lau talde nafarrez gain, Bizkaiatik, Gipuzkoatik eta Errioxatik etorritako taldeek ere parte hartu zuten. 

Etxeko taldeak ia torneo osoa menperatu zuen 13 kategorietatik 11etan gailenduz. Natacion Pamplona Klubak beste biak irabazi zituen.

Gauzak horrela, Iruñea Piraguismo Taldeak 428 puntu lortu zituen, Natacion Pamplona Klubak 193 eta Ebro Kayak tuterarrak podiuma bete zuen hirugarren posizioan.

Talde parte-hartzaileak: Iruñea Piraguismo Taldea, Natacion Pamplona Kliuba, Ebro Kayak, Team Marmol, Plentzia PT (Bizkaia), Logroño Kayak eta Mansilla (Errioxa).

 

Erantsitako dokumentuetan bi torneoetako sailkapenak aurkituko dituzu eta argazkiak ikusi ditzakezu ondorengo estekaren bitartez:

https://bit.ly/2COGP6L

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados