Madrilgo Aranjuez herrian izan zen pasa den asteburuan Espainiako Maratoi Motzeko Txapelketa zeina Piraguismo Liga Nazionalerako balioduna da. Bertan 27 kirolari nafarrek parte hartu zuten, Club Natación Pamplona 11 kide eta Club Piragüismo Pamplona taldeko 16k. Hauetariko hiruk, podioa lortu zuten banakako eta K1 modalitateko kategorian eta taldekako kategorian.
Enrique Serratek (Club Piragüismo Pamplona) txapeldunorde bilakatu zen. Honekin batera Javier Reinak (Club Natación Papmplona) gazte kategorian hirugarren postua lortu zuen.
Club Piragüismo Pamplona taldeak brontzea eskuratu zuen taldekako lehian.
Bestelako emaitzak.
• Sonia Arcos (CPP): 4. K1 Kadete
• Aurkene Roca (CPP): 5. K1 23 Urtez azpikoak.
• Amaia Osaba (CPP): 5. K1 Senior
• Ane Arreche (CNP) 5. K1 Kadete
• Marina Martínez (CNP) 7. K1 Kadete
• Maddi Iturrieta (CNP) 12. K1 Kadete
• Eider Aldaregia (CNP) 18. K1 Kadete
• June Aldaregia (CNP) 7. K1 Gazte
• Aida tirado (CNP) 15. K1 Gazte
• Ibai Gracia (CNP) 22. K1 Gazte
Club Piragüismo Pamplona taldea osatu zuten, Filipe Besada, Víctor Arcos, Martín Otazu, Pablo Colomo, Santos Irigoyen, Amets Zapata, Ainhoa Hidalgo, Pilar Del Villar, Hannah Díez, Adriana Cerrada, Andrea García eta Moisés Grijalba.
Datorren jardunaldia, Rios Liga Nazional eta Maratoia Bilbon izango da datorren ekainaren batan.