Espainiako Maratoi Motzeko Txapelketan nafar taldeek hiru domina lortu eta gero, Iruñea Piraguismo taldeko kide Amaya Osabak eta Ander de Miguel albiste onak dakartzate berriro.
Ander bigarren izan zen Sorten izandako Espainiako Estilo Libreko Kopan eta ia ia sailkapena ziurtatu du ekainaren 29tik uztailaren 6ra Lleidako herrian bertan izango den hurrengo Munduko Txapelketarako.
Amaia Osabak bere partez, irabazi zuen Villajoyosan izandako Espainiako Itsas Kayak Kopako Surfski modalitatean eta garrantzi handiko puntuak lortu zituen Frantziako Saint- Pierre de Quiberon herrian irailaren 9tik 15era lehiatuko den Munduko Txapelketarako.