PIRAGÜISMO Hace 6 años

Natacion Pamplona Klubak zilarrezko esprintak protagonizatu zituen

Natacion Pamplona Klubak zilarrezko esprintak protagonizatu zituen

Javier Reina eta Paolo Urdiroz Natacion Pamplona Klubako palistek zillarrezko domina bina lortu zuten gazte kategoriako Espainiako Esprint Olinpiko distantziako II. Kopako K2ko modalitatean.

 

Lehiaketa gauzatu zen Pontevedrako Verducido herriko Pontillon de Castro urtegian maiatzaren 17tik 19ra.

 

Lehenengo zilarrezko domina 200 metroko distantziako lasterketan lortu zuten 35 segundo eta 688 segundo-milareneko marka ezarriz. Angel Gonzalez eta Gabriel Martinez galiziarrak txapeldunak izan ziren 17 segundo azkarragoak izanez eta Sevillako Circulo de Labradores taldeko Manuel Prados eta Ignacio Trujillo hirugarrenak izan ziren.

 

Ondoren, txapeldunordeak izan ziren berriro 500 metroko distantziako lasterketan. Izan ere, irabazteko aukerak izan zituzten irabazleak baino 5 segundo-milarenera geroago iritsi zirelako helmugara. Txapeldunak Asturiasko Piraguas Villaviciosa El Gaitero taldeko Borja Fernandez eta Miguel Serrano izan ziren eta Aranjuez Piraguismo Eskolako Adrian Del Rio eta Alejandro Moreno, hirugarrenak.

 

Emaitza hauei esker, Javier eta Paolo sailkatu dira uztailean izango den modalitate honetako Espainiako Txapelketarako. Modu berean, June Aldaregia eta Aida Tirado taldekideek sailkapena lortu zuten K2 probako 200 metroko proban seigarrenak izanda, eta 500 metrokoan 10. postua lortuz.

 

Banakako lehian Natacion Pamplona Klubaren emaitzak onak izan ziren. K1ean Javier Reina 15. izan zen 200 metroko lasterketan eta Aida Tirado, 25.a. 500 metroko distantzian Paolo Urdiroz 11. posizioan iritsi zen, eta June Aldaregia, 21.ean.

📸 Más imágenes