Joandako larunbatean, hilak 1, ibaietako eta zeharbidetako Espainiako Txapelketa lehiatua izan zen Bilbon. Modu berean, Ibaietako eta Maratoiko Liga Nazionaleko bigarren estropada izan zen eta Iruñea Piraguismo Taldeak eta Natacion Pamplona Klubak emanaldi bikaina sinatu zuten.
Brontzezko domina Iruñea Piraguismo Taldearentzat
Talde nafarrak 20 kirolari aurkeztu zituen eta sailkapen orokorreko hirugarren posizioa lortu zuten Aranjuezeko Piraguismo Eskolaren eta Zamora Kirol Elkartearen atzean. Gauzak horrela, Liga Nazionaleko bi txanda balta direnean, gureak bigarrenak dira behin behineko sailkapenean.
Izen propioen artean, Maria Esarte bigarren izan zen gazte kategoriako C1ean, eta Andrea Garcia eta Adriana Cerrada hirugarrenak K2an.
5 domina Natacion Pamplona Klubarentzat
Caparrosoko Hondartzako bizilagunek ere 20 kide aurkeztu zituzten, 5 domina irabazi zituzten eta 60 klub izanda, 14. posizioan amaitu zuten.
Goizean, txapelketa nazionala izan baino lehen, benjamin, kimu eta haur kategorietako estropadak lehiatu ziren eta Paola Viscarret hirugarren izan zen emakumezkoen kimu B kategorian.
Ondoren, "helduen" txanda izan zen eta lautan igo ziren podiumera. Paolo Urdiroz eta Javier Reina (Gazte kategoriako K2an), Aida Tirado eta June Aldaregia (Gazte kategoriako K2an) eta Ane Arreche eta Marina Martínez ( Kadete kategoriako K2an) bigarrenak izan ziren; eta Gabriel Malon eta Javier Jabat hirugarrenak izan ziren beteranoen lehian.
Ibaietako eta Maratoiko Liga Nazionaleko hirugarren txanda Ourenseko Castrelo do Miño herrian ekainaren 22an eta 23an izango da.