200 plaista inguruk parte hartu zuten igandean, hilak 9, Garesko Udala Sariaren 18. edizioan.
Bos talde nafarretaz gain (Iruñea Piraguismo Taldea, Natacion Pamplona Kluba, Tuterako Ebro Kayak eta Traslapuente Taldea eta etxeko Osabidea Kayak), Euskaditik etorritako 6 (Pasaia Kayak, Itxas Gain K.E., Santiagotarrak SD, Plentzia Piragüismo Taldea, Barrika Piragua Taldea eta Amuitz Outrigger eta Piraguismo taldea), Asturiasko La Ribera Oviedo Kayak eta Errioxako Logrokayak taldea aritu ziren.
Jardunaldiak 32 proba iza zituen eta Iruñea Piraguismo Taldea 11tan nagusitu zen. Bere atzetik sailkapen orokorrean Pasaia Kayak eta Itxas Gain K.E. gipuzkoarrak geratu ziren, eta laugarren posizioan, Natacion Pamplona.
Emaitza osoak kontsulta ditzakezu erantsitako dokumentuan.