Parte hartze handia Natacion Pamplona Klubaren Piraguismo Saria lehiatua izan zen joandako larunbatean, hilak 8. Modu berean, Alfredo Aguirreren Oroimenezko 33. saria eta Gabriel Malón Morenoren Oroimenezko 4.a izan zen. Guztira Nafarroa, Euskadiko, Asturiasko, Aragoiko, Errioxa, Katalunia eta Madril lurraldeetatik etorritako 13 klubako 186 piraguista aritu ziren.
Iruñeko Natacion Pamplona Klubak eta Tuterako Ebro Kayak taldeak Nafarroa ordezkatu zuten. Iruindarrek 3 garaipen lortu zituzten eta erriberatarrek, pare bat sinatu zuten.
Kluben arteko sailkapen orokorrean Irungo Santiagotarrak Kirol Elkarteak irabazi zuen, Pasaia Kayak bigarren izan zen, eta Natacion Pamplona, hirugarren.
Proabako sailkapenak erantsitako dokumentuan daude.