PIRAGÜISMO Hace 6 años

Emaitza bikainak nafarrenak Espainiako Ibai eta Maratoi Kopako 3. jardunaldian

Emaitza bikainak nafarrenak Espainiako Ibai eta Maratoi Kopako 3. jardunaldian

Espainiako Ibai eta Maratoi Kopako 3. jardunaldia lehiatua izan zen joandako asteburuan Ourenseko Castrelo de Miño herrian. Bertan, talde nafarrek lan bikaina sinatu zuten podiumera bost aldiz igoz.

Natacion Pamplona Klubak urrezkoa lortu zuen eta Iruñea Piraguismo Taldea sendoz mantentzen da taldekako sailkapen orokorrean.

June Aldaregiak eta Aida Tiradok (NPK) irabazi zuten gazte kategoriako K2ko modalitatean eta Iruñea Piraguismo Taldeko Andrea Garcíak eta Adriana Cerradak osatutako bikotea hirugarren izan zen. 

Garaipen honi esker, June eta Aida uztailaren 25etik 27ra Decizen (Frantzia) izango den Europako Txapelketarako sailkatu dira zuzenean. 

Nafarrek hiru brontzezko domina gehiago irabazi zituzten: Natacion Pamplona Klubako Eider Aldaregiak eta Maddi Iturrietak lortu zuten kadeteen K2an, Amaia Osaba (IPT) hirugarren ere izan zen seniorren K1ean eta Iruñea Piraguismo Taldeak hirugarren posizioan lortu zuen taldekako lehian. Gauzak horrela, bigarrenak dira sailkapen orokorrean soilik Aranjuez Piraguismo Eskolaren atzean.

 

Emaitza gehiago: 

 

Natacion Pamplona Klubako kideak:

• Silvia Viscarret: 8.a gazte kategoriako K1ean. 

• Ane Arreche: 8.a kadete kategoriako K1ean. 

• Ibai Martínez: 26.a kadete kategoriako K1ean.

• Luca Echarri: 42.a kadete kategoriako K1ean.

• Nico Chocarro: 58.a kadete kategoriako K1ean.

 

Iruñea Piraguismo Taldea:

• Andrea García: 4.a gazte kategoriako K1ean.

• Hannah Diez: 5.a gazte kategoriako K1ean.

• Aurkene Aroca: 6.a 23 urtez azpiko kategoriako K1ean.

• Ainhoa Hidalgo: 7.a 23 urtez azpiko kategoriako K1ean.

• Iván Arcos - David Palacios: 7.ak gazte kategoriako K2an.

• Martín Otazu - Pablo Colomo: 9.ak senior kategoriako K2an.

• Víctor Arcos: 9.a 23 urtez azpiko kategoriako K1ean.

• Nerea Hidalgo: 10.a 23 urtez azpiko kategoriako K1ean.

• Adriana Cerrada: 10.a gazte kategoriako K1ean.

• Moisés Grijalba: 10.a gazte kategoriako K1ean.

• Enrique Serrate: 12.a kadete kategoriako K1ean.

• Martín Otazu: .a 23 urtez azpiko kategoriako K1ean.

📸 Más imágenes