Ekainaren amaieran Epainiako Kopan hirugarren izan eta gero, Iruñea Piraguismo Taldeko palista Amaia Osaba Olaberri Munduko Itsas Kayak Txapelketarako sailkatu zen.
Chipiona eta Sanlúcar de Barrameda herrien arteko izandako 20 kilometroko proban, Judit Vergés katalanak irabazi zuen eta Amaia Osaba, Tenerifen bizi den Chlöe Bunnet hegoafrikarraren atzean iritsi zen minutu bat gaino gutxiagora.
Gauzak horrela, piraguista nafarra Munduko onenekin batera arituko da Frantziako Saint-Pierre de Quiberon herrian irailaren 9tik 16ra.