PIRAGÜISMO Hace 6 años

Nafarrak ongi aritu ziren 3 mila metroko Espainiako Piraguismo Kopan eta Master Txapelketan

Nafarrak ongi aritu ziren 3 mila metroko Espainiako Piraguismo Kopan eta Master Txapelketan

Espainiako Ontzi Bikoitzen V. Master Txapelketa lehiatua izan zen Zaragozako Mequinenza urtegian joandako ekainaren 29an. Bertan Natación Pamplona Klubako kideak Gabriel Malón eta Javier Jabat lehenak izan ziren 55 urte baino gehiagoko kategorian.  

Toki berean lehiatu zen haur kategoriako gazte promesen 3 mila metroko Espainiako Kopa eta bi talde nafarrak (Iruñea Piraguismo Taldea eta Natación Pamplona Kluba) ordezkatuta egon ziren.

Guztiek lan handia egin zuten eta azpimarratu ahal dira Ibai Tolosa eta Peio Satrustegiren 9. posizioa. Biak Iruñea Piraguismo Taldeko kideak dira.

Beste parte-hartzaileak: Onintza Caspistegi, Gorka Urabayen, Xabier Ferrer eta Naia Ongay Natación Pamplona Klubaren partez, eta Ekaitz Larragueta eta Eneko Garaioa Iruñea Piraguismo Taldea ordezkatzen.

📸 Más imágenes