Maratoi XVIII. Liga Nazionaleko 4. eta azken estropada lehiatua izan zen joandako asteburuan Pontevedrako Lerez ibaian eta talde nafarrak protagonistak izan ziren.
Sailkatuak Munduko Txapelketarako
Bigarren urtez jarraian Iruñea Piraguismo Kluba txapeldunorde izan zen taldekako lehiaketan, Aranjuez Piraguismo Eskolaren atzean. Gainera, emakumezko taldea lehena izan zen Ibaietako eta Maratoiko II. Iberdrola Ligan.
Banakako lehiaketaren aldetik Amaia Osabak eta Aurkene Arocak distiratu zuten irabazten senior kategoriako K2an. Gauzak horrela, Absolutu kategoriako Espainiako Txapeldunak izendatu ziren. Arcos ere podiumera igo zen bitan bigarren posizioan 23 urtez azpiko K1eko modalitatean eta kadeteen K1ekoan. Filipe Besadak eta Pilar Del Villarrek haien partez, brontzezko domina eskuratu zuten Absolutu kategoriako K2ko modalitate mistoan.
Gutxi izango balitz, Aurkene Aroca txapeldunorde K1ean eta txapeldun K2an (Amaia Osabarekin) izan zenez, Munduko Txapelketarako sailkatu da. Kontua da Cuenca Piraguismo Taldeko kide batek horietariko distantzia bat hautatu beharko duela lehiakatzeko. Beraz, K2 baztertzen badu biak joango lirateke.
Modu berean, Natacion Pamplona Kluba protagonista izan zen podiumera igoz hainbat aldiz. Aida Tirado eta June Aldaregia Espainiako Txapeldunak izendatu ziren gazte kategoriako K2an eta sailkatu dira urriaren 10etik 13ra Txinako Shaoxing herrian izango den Munduko Txapelketarako.Pero las grandes noticias para el piragüismo navarro no acabaron aquí, pues el Club Natación Pamplona también visitó el podio en varias ocasiones.
Ane Arrechek eta Eider Aldaregiak zilarrezko domina irabazi zuten kadeteen K2an eta Javier Reinak eta Paolo Urdirozek brontzezkoa gazte kategoriako K2an.
Guztira, delegazio nafarrak 28 palista izan zituen lehiaketa honetan.