Amaia Osabak Nafarroako Gobernuaren 2019ko Emakumezko Kirolari Onenaren saria jasoko du eta Manu Quijerak gizonezkoena hartuko du otsailaren 6an Baluarten izango den Kirol Nafarraren Sarien Galan.
Amaia Osabaren kirol merituak
2019an Amaiak brontzezko domina irabazi zuen bai Europako Maratoi Txapelketan, bai Mediterraneoko Jokuetan. Arrakasta hauetaz gain, 44 urteko palista nafarrak irabazi zuen berriro Sella Ibaiako Jaitsiera Internazionala. Gainera, otsailean, Espainiako Batzorde Olinpikoak Kirol Merituko domina eman zion eta proposatu zuen Kirol Meritu Errege Ordenean sartzeko.