Joan den otsailaren 4an, Espainiako Batzorde Olinpikoko auditorioan, XXXIV. Piraguismo Gala Nazionala egin zen. Bertan, Sari Nazionalak eman ziren, bai eta hainbat modalitatetako liga nazionaletan sailkatutako klub onenen sariak ere.
Aipamen berezien artean, Espainiako Piraguismoko Errege Federazioak omenaldia egin zion Iruñeko Igeriketa Elkarteari, 50 urteko piraguismoagatik, bost hamarkadatako lana eta ilusioagatik.
Sari hori Iruñeko Igeriketa Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kideak, Aña Goñik, jaso zuen.