Iruñea Piraguismo Taldeko hiru palistek parte hartu zuten joandako larunbatean, hilak 8, Lanzaroten izandako 2020ko Atlantic Ocean Race World Kopan. Hain zuzen ere Amaia Osaba, Filipe Besada eta Jose Manuel Presas aritu ziren 300 piraguisten artean.
3 etapako neskeen lehian parte hartzaileek 40 kilometroko ibilbidea bete zuten Garita, Cucharas eta Reducto hondartzetatik, Hondartza Nagusiraino iritsi arte. Gure Amaia Osaba bigarren izan zen Judith Verges katalanaren atzetik eta lehia handiko borroka protagonizatu zuen hirugarren izan zen Chloë Bunnett hegoafrikarraren kontra.
Gizonen lehian irabazlea Joshua Fenn hegoafrikarra izan zen Gordan Harbrecht alemaniarraren eta iazko txapeldun Sean Rice hegoafrikarraren aurrean.
Felipe Besada bigarren izan zen Beteranoen C kategorian eta Jose Manuel Presas bosgarren posizioan iritsi zen.