Gipuzkoako Neguko Txapelketa lehiatua izan zen joandako larunbatean, hilak 22, Zumaiako urtean. Bertan 21 palista nafar aritu ziren 5 mila metroko distantziako probetan. Iruñea Piraguismo Taldeak 11 kide aurkeztu zituen, eta Natacion Pamplona Klubak, 10.
Bi taldeek lan bikaina egin zuten ohorezko postuetara iritsiz hainbat probatan.
Iruñea Piraguismo Taldeen emaitzak birpasatuz, Moises Grijalbal irabazi zuen gazte mailako K1ean Irungo Santiagotarrak taldeko Alex Anatolen eta Unai Amostegiren aurrean. Kadete mailako C1eko kategorian Ibai Tolosa ere nagusitu zen eta Peio Satrustegi taldekidea, bigarren izan zen.
Amaia Osaba bere partez, bigarren izan zen senior mailako K1ean bertako Irati Osaren atzean eta Aurkene Arocak laugarren postua lortu zuen lasterketa honetan.
Iruñea Piraguismo espedizioan ere honako palista hauek egon ziren: Martin Otazu, Santos Irigoyen, Pablo Colomo, Ivan Arcos, Eneko Garaioa eta Ekatiz Larragueta.
Natacion Pamplona Klubaren partez, Maria Esartek irabazi zuen junior mailako C1ean, Javier Reina bigarren izan zen 23 urtez azpiko K1ean eta June Aldaregia, laugarren juniorren K1ean.
Paolo Urdiroz, Gorka Urabayen, Iñigo Oloriz, Gabriel Malon, Javier Jabat, Ane Arreche eta Andrea Garcia palistek Natacion Pamplona Kluba ere ordezkatu zuten.
Nafar piraguisten eta kanoisten hurrengo lehiaketa igande honetan Irunen izango da. Bertan, Euskadiko Neguko Txapelketa lehiatuko da. Proba honen bidez, martxoaren 14an eta 15ean Sevillan izango den Espainiako Neguko Txapelketa prestatuko dute.
Sailkapen osoak ikus ditzakezu erantsitako dokumentuan.