Martxoko lehen egunean, Irunen, Neguko Euskadiko Txapelketa izan zen. Bertan 38 palista nafarrek hartu zuten parte, 22 Natación Pamplona taldekoak eta gainerako 17ak Iruñea Piraguismo klubekoak.
Nafarroako kirolariek euren kalitatea erakutsi zuten berriro, podiumera sei aldiz iritsiz.
Iruñea Piraguismoa taldeari dagokionez, gizonezkoen kadete mailako C1 taldean lorpen hirukoitza izan zen, lehenengo Ibai Tolosa Gomez, bigarren Peio Satrustegui Garate eta hirugarren Jesus Bandrés Belzunce izan zirelarik. Kayakera pasatuz, Moises Grijalba San Julian bigarren izan zen gazteen K1 kategorian, esprintean Irungo Santiagotarrak taldeko beste hiru palistarekin batera erabaki zen lasterketa polit eta lehiatu batean. Amaia Osaba Olaberri K1 seniorretan ere bigarren izan zen Begoña Lazkano Donostiako Kayakeko palistaren atzetik eta Aurkene Aroca hirugarren izan zen Irati Osa Zumaiako Itxas Gaineko palistaren eta Irene Gana Barrikakoaren atzetik.
Natación Pamplona Klubeko Maria Esarte Borruelen garaipenarekin osatu zuen Nafarroako palmaresa ur irundarretan, emakumezkoen C1 juniorrean.
Estropada honekin amaituko da gure palistentzako azken testa, martxoaren 15ean eta 16an egingo den Espainiako Neguko Txapelketan parte hartzeko Sevillara joan aurretik.
Erantsitako dokumentuan, proba honen emaitzak kontsulta ditzakezu.
Argazkia: Facebook CPP