Iruñea Piraguismo Taldeko piraguista Amaia Osabak kontatu digu nola bizi ari den COVID-19k sortutako egoera.
Uretatik etxera egun batetik bestera. Nola daramazu konfinamendua?
Garrantzitsuena da eguneroko errutina argia izatea: otorduen eta atsedenaldiaren ordutegiak mantentzen ditut, goizetan lan administratiboa egiten ditut, entrenamenduarekin lotutako artikuluak irakurtzen ditut eta saiatzen naiz sukaldean ordu gehiago sartzen plater goxoak eta osasungarriak prestatzeko. Arratsaldeetan, entrenatzen dut, irakurtzen dut... eta klarinetea berreskuratu dut lehen musika asko gustatzen zitzaidalako.
Nahiz eta mugak izan, kirol planifikazioa mantentzen duzu?
Aldaketak egin ditut lehen lehiaketari egokitua zegoelako. Gaurko helburua da sasoian egotea eta eguneroko errutina lagungarria izatea ilusioa mantentzeko. Hala ere, diziplina handiz jarraitzen dut sasoian mantentzeko.
Zein motako ariketak egiten dituzu?
Egoera berri honi eta etxean ditudan materialei egokitutako programazioa prestatu dut etxean kayakergometroa, bizikleta estatikoa, mankuernak eta pesak ditudala aprobetxatuz. Egia esan, planifikazio sakona lortu dut.
Egun hauetan, haserrea, frustrazioa edo nahastea etorri zaizu burura?
Haserrea edo frustrazioa ez. Batzuetan tristura bai familia ez ikusteagatik. Ongi dauden arren.
Grabatzen zara entrenatzen? Taldean partekatzen dituzue entrenamenduen bideoak?
Bai, grabatzen naiz eta argazkiak ateratzen ditut gero taldearen telegrameko profilean partekatzen ditugulako. Horrela kontaktuan mantentzen gara eta parte-hartzea kontrolatzen diet! Entrenamendua bukatu eta gero argazkia bidali behar dute. Modu honetan animatzen gara.
Munduko Txapelketak, Europakoak... dena bertan behera geratu da. Nola ikusten duzu egoera?
Egia esan, lehiaketen asuntoak ez nau kezkatzen. Lehen, lehena, eta gero, gerokoa. Poliki-poliki itzuliko gara normaltasunera eta segurtasun kondizioak bermatuz.
Zer esango zenieke adiskideei eta kirolarieei?
Egoera oso larria dela, profesional asko lan egiten ari direla haien bizitzak arriskatuz eta arduratsuak izan behar dugula. Laster normaltasuna berreskuratuko dugu eta egoerari egokitu behar diogu.
Zuk uste duzu aldatuko dugula bizitza ikusteko modua?
Ziur. Nik uste geneukan zauritu ezinaren sentimendua erori zaigula. Gutxienez nik pentsatzen nuen gauza hauek soilik zientzia fikziozko filmetan gertatzen zela. Ikusiko dugu zer gertatuko den.
Ondorengo esteken bidez Iruñea Piraguismo Taldeko Amaia Osabaren eta Felipe Besadaren entrenamenduak ikusi ahalko dituzu: