Abenduaren 19an, larunbatean, Nafarroako Kirol Jokoen Lehen Estropada egin zen Iruñean, zeinetan Kimu eta Haur kategorietako berrogeita hamar bat lagunek parte hartu zuten. Ondorengo taldeek hartu zuten parte: Hiriko Club Piragüismo Pamplona eta Club Natación Pamplona; eta Erriberako Club Piragüismo Ebro Kayak eta Club Piragüismo Traslapuente.
Estropada hau hilaren 12an egitekoa zen, baina aste horretako euri ugarien ondorioz ibaia hazi egin zenez, lehiaketa atzeratu egin zen.
Antolatzaileek larunbat honetan ere ez zuten argi ikusten ekitaldia egiteko aukera; izan ere, ostiralean, Arga ibaia "zakar" xamarra jaisten zen oraindik (20 metro kubiko inguru), baina, hurrengo egunean, ura behar adina jaitsi zen piragua ibilgura ateratzeko (15 metro kubiko inguru).
Erantsitako dokumentuan, sailkapenak osotasunean kontsulta ditzakezu.