Nafarroako Ur Bizietako Txapelketa lehiatua izan zen joandako igandean Errezun. Bertan, Ega kayak, Kayakanso, Irati kayak Agoitz, Osabidea, Iruña kayak, Iruñea Piraguismo eta Club Natación Pamplonako 42 kidek parte hartu zuten.
Pandemia saihesteko neurriak direla eta, aurten soilil palista nafarrek lehiatu zuten.
Ander de Miguelek bere kalitatea erakutsi zuen
Parte-hartzaile guztiek jaitsiera zail bat egin behar izan zuten (kilometro bat inguruko tartea), bost ate ukitu eta adierazitako tokietatik igaro behar baitzuten, penalizaziorik ez jasateko.
Ander de Miguel (Iruñea Piraguismo Taldea) azkarrena izan zen 3:21:44ko marka lortuz. Pablo Garcíak Kayakanso Taldea) bigarren posizioa lortu zuen 17 segundo gehiago erabiliz eta Xabi Prieto (Iruñea Piraguismo Taldea) hirugarrena izan zen (3:51:07).
Nesken lehian duelu polita bizi genuen Maite Arbonies (Iruña Kayak) txapelduna eta Mariola Paternain (Osabidea Kayak) txapeldunordea izanda. Maitek hiru minutuko abantaila lortu zuen helmugan.
Ubaua ibaian izandako azken lehia beteranoena izan zen. Aritz Gilek (Kayakanso) 3:28:38-ko marka sinatu zuenez bai beteranoen bai absolutuen mailetako azkarrena izan zen. Beteranoen bigarrena Iñaki Izcue (Iruña Kayak, 3:49:37) izan zen eta Carlos Nebreda (Osabidea Kayak) hirugarrena (4:14:71).
Sailkapenak
Emakumezkoen absolutu kategoria
1.a Maite Arbonies (Iruña Kayak) 5:17:03
2.a Mariola Paternain (Osabidea Kayak) 8:13:82
Gizonezkoen absolutu kategoria
1.a Ander de Miguel (Iruñea Piraguismo) 3:21:44
2.a Pablo García (Kayakanso) 3:38:47
3.a Xabi Prieto (Iruñea Piraguismo) 3:51:07
Gizonezkoen beteranoen kategoria
1.a Aritz Gil (Kayakanso) 3:28:38
2.a Iñaki Izcue (Iruña Kayak) 3:49:37
3.a Carlos Nebreda (Osabidea Kayak) 4:14:71
Argazkiak Jesús Solarenak eta Suamcal Producciones-enak dira.