REMO Hace 8 años

Nafarroako Arraunketa Arriskuan

Nafarroako Arraunketa Arriskuan

Historio nautikoak maite dituztenek ezagutzen dute Ozeano Atlantikoko Bermudas Trianguletako ondoan dagoen Sargazos Itsaoko elezaharra. Kontakizunek diote toki lasaia iruditu arren, bat batean ontzi batzuk desagertzen zirela algen besoetan. 

 

Agian Lodosan berdina gerta daiteke Ebroarekin Lodosa Arraun Klubak ezin duelako entrenatzen. Carlos Pérezen presidenteak dio, uraren maila jaitsi dela ehun metro edo ehun metro eta erdi beste urtekin konparatuta.  Horregatiz, algez gainezka dagoenez, ezinezkoa da arraunak eta lema mugitzea.  

 

Hala ere, ez da egoera berria Lodosan: “Urtero gehiago sufritzen dugu. Tokia bi presagainen artean egonda eta ur erdi-geratua izanda, euria egiten duenean beheko lurra indarrez mugitzen du. Iraganean nekazariek lur hori ateratzen zuten eta gainera, Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren lanak laguntzen zuen. Zoritxarrez, orain dela 30 urtetik ez da ezer egiten, ez dira lodoak ateratzen, eta gutxinaka gutxinaka, ur lamina gutxiago dugu, berotzen da tenperatura altuengatik eta algak ateratzen dira", dio Carlos Pérezek, Lodosa Arraun Klubako presidenteak. 

 

Ezin dutenez 500 metro zuzeneko ibilbiderik arraun egin, ezin izan zuten uretako entrenamenduak planifikatu eta Yolas denboraldia aldi batera utzi behar izan zuten. Hala eta guztiz ere, ez zuten etsi eta ontzi bat soropil-ebakitzeko makina bihurtu zuten. Zoritxarrez, ez zuen espero zuten funtzionatu eta ikusi behar da ea neguan naturak bere lana egingo duen.

 

Honetaz gain, klubako presidenteak dragatzea proposatzen du: “Gainera beharrezkoa da uhaldien ondorioak sahiesteko. Aurten ibaia hain idorra dago non zubiko zonaldean ez du urik, zuhaitzak sasiak eta zuhaitzak hezi dira, hauek ibar-basoak bihurtuko dira eta ezingo da lanik egin. Hau guztiak eragin dezake 1.500 metro kubikoko uraldia segunduro sail ureztatuak eta herriko lurrak uholdatzeko".

 

Nahiz eta tamaina handiko oztopoaz izan Lodosako taldeak parte hartu zuen pasa zen ekainean Sevillan ospatutako Epainiako Txapelketa eta 5. postu txalogarria lortu zuten Scull Bikoitza Absolutuko kategorian.

 

Iruñeko uretan ere oztopo galantak izaten ari dira. Nahiz eta emaria arazoa ez izan, egoera aldatu ahalko litzateke Santa Engraciako presagaineko egoera txarragarik. Argako azken uraldiak kalte handia egin dio eta Nafarroako Klub Nautikoan kezkatuta daude: “Beste uholdi bat izango bagenu presagainari kaltetuko lioke eta urik gabe geratuko ginateko gure aktibitatea aurrera eramateko", azaldu digu Jozemiel Urrak klubako Diruzainak. 

 

Gauzak horrela, Nafarroako Arrauna arriskuan dago bi klub nafarren aktibitatea kolokan dagoelako.

 

 

Argazki bilduma ikusi ahal duzu hemen

📸 Más imágenes