REMO Hace 7 años

Nafarroako Arraun Klubaren arraun-pezoiaren estreinaldia

Nafarroako Arraun Klubaren arraun-pezoiaren estreinaldia

Dakigunez, orain duela 6 hilabetetik, Dona Engraziako presa apurtu zenetik, Nafarroako Arraun Klubak ezin izan du entrenatu kondizio egokietan. Horregatik arraun pezoi bat asmatu dute. Lehendabiziko barneko arraun pezoia da Nafarroan eta tresna honen bitartez, arraunlariek teknika hobetu ahalko dute, eta kirolari berriek formakuntza jaso ahalko dute.

 

Presaren pitzadurak desagertarazi dezake kluba eta dakigunez, Nafarroan, bakarrik bi arraun talde daude: Nafarroako Arraun Kluba eta Lodosa Arraun Taldea. Biek arraun olinpikoko eta banku finkoko modalitateak praktikatzen dituzte.

 

Horregatik, talde iruindarrak ekimen berezi bat prestatu du presaren konpoketaren aldeko sinadurak biltzen jarraitzeko, eta haien aktibitatea jende guztiari erakusteko. Modu honetan, gerturatuko denak arrauna praktikatu ahalko du bai pezoian, bai arraun-ergometroetan.

 

Egitaraua:

 

11:00: Lehiaketa-ontzien erakusketa

 

11:30: Arraun-pezoiaren estreinaldia

 

12:00: Indorr Arraun jardunaldi irekia


📸 Más imágenes