• Javier García De Pablok (Remo Lodosa) txapelketa absolutua irabazi du.
Nafarroako Arraun Federazioak Club Naútico Navarraren egoitzan ospatu zuen larunbatean Nafarroako Arraun-ergometro Txapelketa zeinetan arraunketaren simulazioa egin daiteke prestatutako makina batekin. Bertan, Club Remo Lodosako, Club Náutico Navarrako eta Bizkaiako Deusto Arraun Taldeko 33 kirolarik parte hartu zuten.
Sei kategoria desberdinentan banatu zen txapelketa. Lodosako taldeak 4 kategoriatan irabazi zuen baina azkeneko garaipena Naútico Navarrak lortu zuen.
Atxikitutako dokumentuan sailkapenak kontsulta daitezke.