REMO Hace 7 años

Nafarroako Klub Nautikoko berriak

Nafarroako Klub Nautikoko berriak

Santa Engraziako Presaren konpoketa

 

Konfirmatuta dago Espainiako Arraun Federazioko presidentea eta presidenteordea gurekin etorriko direla datorren otsailaren 13an Ruben Goñirekin (NKGIko zuzendaria) izango dugun bilerara.

 

Erakustaldiaren gaia aurrera doa. Beraz, lagundu nahi baduzu, kontaktatu Jesús Álvarezekin, Estitxurekin edota Norarekin. Atoiko lehenengo albokoa prest dago. Falta da bigarrena betetzea eta gure egoitzan jarriko diren pankartak.

 

Beste aldetik, "Salba Dezagun Arraun Nafarra" 24 orduko Barneko Arraun Solidarioaren antolakuntza aurrera doa ere bai". Antolakuntza talde bat sortu da eta erabaki denez apirilaren 6ko 13:00etatik apirilaren 7ko 13:00etara egitea (larunbatetik, igandera), guztiok lagundu beharko dugu ordutegiak betetzeko. Parte hartzaileei prestatutako kamiseta bat oparituko zaie eta saiatzen da ospa handiko pertsonai nafarrak biltzea ekitaldiak oihartzun handiagoa izan dezan. Gauzak horrela, pertsona ospetsu bat ezagutuz gero, Norarekin kontaktatu.

 

Aldi berean, Ezkaba aldizkarian agertuko den artikuluko bigarren zatia prestatzen ari da, baita Diario de Navarra egunkarirako gutun nahiko gogorra ere bai. Prest izan bezain pronto, mailez bidaliko dizuegu.

 

Udalak berriro prentsa ohar bat kaleratu du esanez presa konponduko dela. Hala ere, haiek diote Nafarroako Gobernuko Ingurumen Sailako eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoko txostenen zain daudela. Gobernuko Ingurumen Sailako batzuk ez daude konponketaren alde eta CHE-koekin hitz egin dut telefonoz eta haien hitzetan, ez dute presa berriak ezartzea baimentzen, baina konpondu ahal dira aktibitatearen arabera eta gure kasua izan daiteke. Gauzak horrela, berdin berdin jarraitzen dugun arren, hauteskundeetako kanpainan dagoenez, eta UPN-k eskatu duenez, plantak egin behar dituzte.

 

Klubaren hurrengo estropadak

 

Asteburu honetan Santi Magariñosek eta Mikel Santxezek ordezkatuko gaituzte distantzia luzeko Espainiako Txapelketa Autonomikoetan. Larunbatean 1X modalitatean parte hartuko dute eta igandean, 4X modalitatean. Gure egoitzan arraun egin ezin izan duten arrren, Nafarroako Selekzioarekin doaz eta lan handia egin dute. Zorte on biei!

 

Gero, otsailean Gipuzkoako lerroko estropadak izango ditugu Orion.

 

2019ko fitxa federatiboen berritzea.

 

Urte hasiera honetan fitxa eta aseguru federatiboak berritzen hasi dira denboraldi berri honi begira. LAGUN BAZKIDE izatera pasatu direnei berritu ez zaienez, ez dute aseguru federatiborik izango, eta ezin izango dute estropada ofizialetan parte hartu. Klubak antolatutako aktibitate batzuetan bai, eta puntualki instalazioak erabili ahalko dituzte (asegurua izan gabe).

 

Arraun-ergometroetan mugikorra kokatzeko tokia eta konexio kableak .

 

Concept markako 5 arraun-ergometroak egokitu ziren Nafarroako Txapelketari begira. Orain aurrera pauso bat eman da mugikorra kokatzeko eta pantailak konektatzeko kableak ezarriz. Horrela, arraunlari bakoitzak bere lana gorde eta aztertu ahalko du.

 

PM3-koek kablea behar dute. PM5-ekoek ez dute behar zuzenean bluetoothen bidez konektatzen baitira. Soilik deskargatu behar da CONCEPT markako ErgData aplikazio doakoa mugikorran.

 

https://play.google.com/store/apps/details?id=com.concept2.ergdata 

 

Zalantza izanez gero edo aldaketa behar baduzu, kontaktatu nirekin

(659 623 963 Joxemiel Urra)

 

Denboraldi honetako egutegia kontsulta daiteke erantsitako dokumentuan.

📄 Documentos relacionados