REMO Hace 7 años

24 orduko arraun jardunaldi solidarioa

24 orduko arraun jardunaldi solidarioa

Datorren apirilaren 6an eta 7an Nafarroako Arraun Federazioak antolatuko du Santa Engrazia presaren konpoketaren aldeko 24 orduko arraun solidario jardunaldia.

 

Mezu honen bidez, laguntza eskatzen dizuegu kirol txikia izanez, Arrauna desagertzeko zorian dagoelako Nafarroan. Nola lagundu dezakezue? Kirolari bat bidaliz arraun-ergometroan kilometro bat egin dezan.

 

Nafarroan bi talde daude soilik: Lodosa Arraun Kluba eta Nafarroako Klub Nautikoa. Azken hau, lizentzia gehienak dituena da eta egoitzaren ondoan dagoen presa apurtu zenetik, 14 hil daramatza aktibitatea gauzatu gabe.

 

Arazoak Nafarroako Klub Nautikoa eta Federazioa desagertzeko zorian utzi ditu. Egoera mantenduz gero, seguraski Lodosa Arraun Klubak Aragoiko Federazioaren bitartez tramitatu beharko ditu bere lizentziak.

 

Gai honi butuzko informazio gehiago www.nauticonavarra.com webgunean dagoen PDF-an aurkituko duzue:

 

http://www.nauticonavarra.com/_notes/Actuaci%C3%B3ntemapresa.pdf

 

Maitasun handiz prestatzen ari gara ekitaldia. Nafarroako eragile ezberdinek eta ospa handiko pertsonek parte hartuko dute, baita ondoko lurraldekoek ere. Zehaztasun gehiago laster jakinaraziko dizkizuegu parte hartzeari begira.


📄 Documentos relacionados