Apirilak 6, larunbateko eta apirilak 7, igandeko eguerdian Club Náutico de Navarra taldeak bere egoitzan ospatu zuen 24 orduko indoor arraunketa solidarioa- salbatu dezagun arraun nafarra, zeinarekin Santa Engraziako Presaren hausturaren kontrako protesta egin nahi izan zen.
Erronka bukatzean 436 kilometro lortu ziren 163 kirolarik parte hartu ondoren.
Parte hartzaile guztiek kamiseta bat izan zuten opari gisa. Egun honetan Errotxapeako taldeak bestelako federazio eta kluben laguntza izan zuen. Besteak beste, Nafarroako Atletismoko Federazioaren buru den Rodrigo Domínguez, Nafarroako Piragüismoko Federazioaren presidentea Fililpe Besada eta Amaya Osaba Club Piragúismo Pamplona taldearen presidentearen presentzia azpimarratu daiteke. Hauekin batera Remo Lodosako taldekideak parte hartu zuten.
Nafarroatik kanpoko diren beste talde batzuen partaideak egon ziren ere haien babesa ematen, hala nola Donostiako Club de Remo Ur Kirolak taldea.