Nafarroako Arraun Olinpiko Txapelketa lehiatua izan zen joandako larunbatean, hilak 1, Lodosako El Medianil Estropadetako Zelaian. Gainera, sailkapen-proba izan zen Gironako Banyoles herrian ekainaren 21etik 23ra izango den Espainiako Txapelketan.
Nafarroako Klub Nautikoko eta Lodosa Arraun Klubako 25 kirolari ari ziren. Beheko kategoriakoek 500 metroko ibilbide egin behar izan zuten eta besteek 1000 metrokoa.
Guztira 8 estropada lehiatu ziren Ebroko uretan eta etxeko kluba protagonista izan zen bostetan titulua irabazten, eta iruindarrak beste hirutan.
Emaitzak kontsulta daitezke erantsitako dokumentuan eta argazkiak ondorengo estekaren bidez:
https://bit.ly/2EVi75o