REMO Hace 6 años

Uxue Urra, Euskadiko Distantzia Luzeko Txapelduna Skiff modalitatean

Uxue Urra, Euskadiko Distantzia Luzeko Txapelduna Skiff modalitatean

Euskadiko Distantzia Luzeko Txapelketa lehiatua izan zen joandako larunbatean, hilak 25. Bertan Nafarroako Klub Nautikoak parte hartu zuen ontzi gipuzkoarrekin eta bizkaitarrekin batera.

Iruindarrek lan bikaina egin zuten. Batez ere, Uxue Urrarena, senior kategoriako arraunlari nafarrak irabazi baitzuen Skiff modalitatean. Uxueri 26 minutu, 12 segundo eta 85 ehunen kostatu zitzaion 6 mila metroko lasterketa bukatzea, Ur Kirolak A baino ia minutu bat azkarragoa izan zen eta Ur Kirolak B bi minutu luze geroago sartu zen. 

Erantsitako dokumentuan ikus ditzakezu sailkapen osoak.

📄 Documentos relacionados