Joan den asteburuan, urriaren 17, 18an, Banku mugikorreko Espainiako Arraun Txapelketa egin zen Legutianoko urtegian (Araba), gizonezkoen zein emakumezkoen norgehiagokan eta kategoria hauetan ere: Absolutua, 23 urtez azpikoa, Arraunketa Egokitua eta Beteranoak.
Nafarroako 17 kirolari izan ziren, 13 Nafarroako Klub Nautikokoak eta beste lauak Lodosa Arraun Elkartekoak; partehartze duina osatu zuten, gure arraunlariek entrenatzeko orduan egoera delikatua zegoelako, batez ere Nafarroako Klub Nautikokoak, Santa Engraziako presa hautsi ondoren.
Garaikur gehienak Andaluzia, Euskadi, Galizia eta Alacanteko talde indartsuek eraman zituzten.
Nafarroako Klub Nautikoko ontziak:
• Emakumezkoen Skiff 23 urtez azpiko kategoria: Uxue Urra.
• Emakumezkoen skiff beteranoen katekoria: Estíbaliz Armendariz.
• Gizonezkoen Skiff beteranoen kategoria: Ignacio Calvente.
• 2 x Gizonezkoen beterano kategoria: Andoni Elizalde eta Endika Saenz; Norbert Jiménez eta Javier Ramírez.
• 2x Gizonezkoen Absolutu kategoria: Santiago Magariños eta Mikel Sánchez.
• 8 Lemazain beteranoen kategoria : Endika Saenz., Ignacio Calvente, Norbert Jiménez, Javier Martínez, Andoni Elizalde, Javier Ramírez, Bixente Rey, Joxemiel Urra eta Jose Mª Gil (lemazain).
Lodosako Arraun Elkarteko ontziak:
• 2x Gizonezkoen Absolutu kategoria: Xabier Erraul eta Iosu García.
• 1 x Gizonezko beterano kategoria: Luis Quaranta.
• 1 x gizonezkoen absolutu kategoria: Raul García.
Arazo guztiak gorabehera, Nafarroako Klub Nautikoak uste du, behingoz, Santa Engraziako presa konponduko dela, eta, horrela, beste mende erdi batez, arraunketaren bidez Nafarroako gizartearen eta, bereziki, Iruñearen alde egiten duen lanarekin jarraitu ahal izango dela.