Nafarroako Klub Nautikoak Santa Engrazia presa konpontzearen aldeko ekitaldiak antolatzen jarraitzen du entrenatu ahal ezinik dabiltzalako aspalditik.
Orain ondorengo testua plazaratu dute (erantsitako dokumentuan ere irakur dezakezu):
Arraunketa nafarra hiltzeko zorian dago Iruñeko tartetik pasatzen diren sei presetariko bat ez konpontzeagatik. Modu berean, zati horretan ezin da igeri eta arrantza egin, bainua hartu, piraguaz ibili...
Aukera emango diegu gazteei aisialdi osasungarria izateko, kirola ingurune naturalean eginez eta ingurunea errespetatuz?