Datorren larunbatean, martxoaren 27an, Udaberriko Opena izango da Banyoles lakuan (Girona). Talde Nazionalean sartzeko proba baliagarria izango da, eta bertan Nafarroako bi arraunlarik, Santi Magariñosek eta Estitxu Armendarizek, hartuko dute parte 2X misto batean, lehiaketa egokituaren barruan.