Joan den asteburuan, ekainaren 10ean eta 11n, Iruñeko Gaztelu plazan 10.000 pertsona baino gehiago bildu ziren, berdintasunaren eta gizarteratzearen aldeko aire zabaleko kirol-ekitaldi batean: Tour Universo Mujer.
Jai-giroan eta tenperatura onean, aire zabaleko kirol-jai handi horretan, jende asko animatu zen indoor arrauna erabiltzen saiatzera. Lehen kontaktua izan zuten eta arraun-makina erabiltzeko modu egokia ezagutu zuten.
Eskerrik asko guztioi Universo Mujer Tourreko jai-ekitaldi honetan kirola egiteaz gozatzeagatik!