Joan den apirilaren 27an, Arraun Olinpikoko Nafarroako Kirol Jokoen lehen jardunaldia jokatu zen Lodosan.
Guztira, 17 ontzik eta 27 kirolarik hartu zuten parte (denak Lodosa Arraun taldekoak), Alebin, Infantil eta Kadete mailetakoak.
500 metroko distantziako estropadak egin ziren, sprint, skiff, scull bikoitza eta 4 scull modalitateetan.
Honekin batera doan PDFan ikus daitezke emaitzak osorik.
Eskerrik asko parte hartzeagatik!