Ekainaren 1ean, Lodosan, 2025eko Nafarroako Sprint Txapelketa ospatu zen. Hitzordu horretan, Lodosa Arraun Taldeko eta Nafarroako Klub Nautikoko hogei kirolari baino gehiagok hartu zuten parte. Hitzordu hori Euskadiko Txapelketetarako eta datorren uztaileko lehen asteko Espainiako Txapelketetarako prestatzeko erabili zen.
Honekin batera doan PDFan ikus daitezke jardunaldi horretako emaitzak. Bederatzi estropada jokatu ziren guztira, eta iritsiera oso parekatuak eta ikusgarriak izan ziren.