Hemen duzu Gerkinka Rugby Taldea "B" eta Baztan Rugby Taldea Menditarrak-en arteko partiduko kronika:
• BRT Menditarrak - 16
• Escor Gaztedi - 20
Pasaden larunbatean BRT-Menditarrak eta Escor Gaztediren arteko partidua jokatu zen. Lekarozen. Bi taldeek garaipena eskuratuz gero, lehenengoek taulan goiko postuetan sartu eta bigarrenek berriz, liderra gehiago ez aldentzea lortuko zuten bertzeak bertze. Partidu lehiatua izango zela ikusten zen norgehiagoka hasi aurretik. Jende nabarmen hurbildu zen partidua ikustera.
Lehenengo zatia, bi taldeak arras berdinduta zeuden zelai barrenean, izan ere, ez zuten baloia luzaroan mantentzen, horrez gain, bi taldeak defentsan sendo hasi ziren, eta erasoak behin eta berriz gelditu zituzten. Denbora pasa ahala, talde gasteiztarrak nagusitasun gehiago hartu zuen, baina hala ere, ez zuen min handirik egin. Baina halako batean, baztandarrek egindako zigor kolpe baten bitartez, 0-3 jarri ziren aitzinetik arabarrak. Etxeko taldeak ez zuen partiduak ihes egiterik nahi eta horrela, zigor kolpe baten bitartez, partidua berdintzea lortu zuten. Hala ere, Gaztedik berriz ere, erasoari ekin zion eta entsegua lortu zuen, atsedenaldira 3-8 iritsiz.
Bigarren zatiari dagokionez, talde gasteiztarrak bi entsegu lortu zituen jarraian, horietako bat transformazioarekin, 3-20 jarriz markagailuan. Etxekoek ez zuten partiduak ihes egiterik nahi, eta erasoari ekin zioten. Jarraian, bi zigor kolpe sartu zituzten eta 9-20 hurbildu ziren markagailuan. BRT-k partiduaren bila joan nahi zuen baina Gaztedik ez zion erraz utziko eta bi taldeen arteko tentsioa handitu zen. Halako batean, baztandarrek aurrelariek egindako moul baten ondoren, J. Lintzoainek entsegua egin zuen eta I. Iraizozek bihurtu zuen. Markagailua 16-20 gelditu zen partizua bukatu baino lehen, izan ere, bi taldeen arteko tentsioa handitu zen eta epaileak partidua bukatutzat eman zuen.
Bukatzeko, BRT-Menditarrak taldeak barkamena eskatu nahi du zelaian ikusi zenarengatik, baita sortu zen tentsioagatik, kirol honen izaera zikintzen duelako. Bertzetik, hurrengo partidua etxean jokatuko dute baztandarrek, Iruña R.C-ren kontra. Honenbertzez, nafarren arteko derbia izanen dugu Otsailaren 4an Lekarozen. Garaipena eskuratuz gero, txapelketan goiti igotzeko aukera izanen dute, hala ere, talde iruindarrak ez die erraz utziko eta gogoz lehiatu beharko dute.